viernes, 17 de diciembre de 2010

miércoles, 1 de diciembre de 2010

GABONETAKO ERREZETA

Gabonetako ahatea

Osagaiak:
    – kilo biko ahatea
    – 50g. gurina
    – 6 sagar
    – piperbeltza
    – gatza
Adoboa egiteko:
    - litro bat ardo gorri
     - koilarakada bat ozpin
     - koilarakada bat azukre
     - azenario bat xerratan
     - baratxuri atal bi
     - erromeroa
     - piperbeltza
     - gatza
Prestatzeko era
    Ahatea garbitu, eta jarri adoboan 48 orduan (adoboa egiteko osa gaiekin). Sikatu, gatza eta piperbeltza bota, eta igurtzi gurinarekin. Sartu labera eta erre ordu bete eta erdian. Noizean behin ihinztatu adobo-zukuarekin. Labetik atera baino 20 minutu lehenago, sartu sagarrak. Jarri ahatea ontzi batean, bota zukua eta apaindu sagarrekin.